2015(e)ko abenduaren 2(a), asteazkena

3. Eguna: Bideoak egiten ikas dezagun!

2015/12/2

Klasearekin hasteko, egunero bezala, pasadan asteko asteazkenean egin genuena gogoratu dugu, horrela harian jartzen gara eta ez dugu ahazten.

Gaur tokatzen zuen gaia bideo bat egitea izan da. Horrekin hasteko adobe premier pro programa deskargatu dugu, egia esanda asko kostatu zaigu egokia deskargatzea eta gainera irakasleak ez zuen laguntzen, apropos egin du, bere ustez irakasleak izango garenean gure kabuz bilatu behar dugulako. Horrela esanda arrazoia du baina kostatu zaigu.


Behin deskargatuta izan dugunean istorio bat pentsatzen hasi gara eta hori zehaztasunez apuntatu dugu orri batean. Horrez gain, bideoa egiteko behar genituen bideoak, argazkiak, audioak... jaitsi ditugu you tubetik.
Dena prestatuta edukiz gero lan egiteko askoz errazago eta azkarrago egiten da baina orain zailena programa ulertzea da.

Behin aurreko guztia prestatu dugunean gure bideorekin hasi gara. Hasieran ez genuen ezer ulertzen guztiz berria zenez nahiko galduta geunden. Inbestigatzen hasi gara eta bideoak inportatzen hasi garenean konturatu gara guztiak beste formatu batean genuela eta ez mp4 ean beraz, guztiak berriro aldatu behar izan ditugu. 
Zalantza ugari izan ditugu batez ere hasieran erritmoa hartu arte, ez genekien audioa edo efektuak ematen ... Horretarako bideo bat ikusi dugu you tuben tutorial bat baina ez zaigu bat ere gustatu eta gainontzekoetan irakaslearengana jo dugu zalantzen aurrean.



Ondoren, gainontzeko orduetan gure bideoa egiten jarraitu dugu. Uste dut programa hau nahiko osoa dela, posibilitate asko baititu. Hori gutxi balitz herramienta eta erabiltzeko efektu pila bat ditu eta zaila da guztiak
ezagutzea baina behatzen eta frogak egiten ezagutzea erraza izan da. Ez nuen bideoak egiteko aplikaziorik ezagutzen eta gaur erabilitakoa asko gustatu zait, guk egindakoa (eskolako egun bat) eta ikaragarri ondo atera baina denbora, saiakera eta programa gehiago ezagutuz gero bideo politak atera daitezkela uste dut. Gure bideotxoa datorren astean aurkeztuko dugu.
Hurrengora arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina