Gaur IKT irakasgaiko bigarren saioa izan da. Ipuin digitalarekin jarraitzeko taldeka landuko duguna aurkeztu dugu besteen haurrean, landu nahi ditugun kontzeptuak eta baloreak hain zuzen ere. Klaseko kideek bitartean nola landuko duten gauzak galdetu behar izan ditugu. Dinamika ona iruditu zait, alde batetik, irakaslea ez delako izan hitz egiten duen bakarra eta bestetik, kritikoak izateko gure ikaskideekin. Gainera ipuinean edozein gauza landu ahala dela konturatu naiz, uste dut nahiko metodo ona izan dela guztiok batera ikasteko.
Saioarekin jarraitzeko denbora eman digu nahi ditugun ipuinak eratzeko programak aurkitzeko, adibidez, guk ondorengoak topatu ditugu; powtoon, storybird, storymaker, batalugu, pinterest, slidestory... Gure ipuina lantzeko story bird aukeratu dugu, baina aurretik beste batzuekin saiatu gara baina akatsen bat zeukan guk sartzeko.
Martintxo ikasten ipuina sortu dugu, eta horrez gain, programa aztertu eta nola erabili behar den ikasi dugu. Oso eskasa iruditu zaigu guk nahi dugunerako. Alde batetik, ezin dira kanpo marrazkiak, musika, ahotsak sartu edo letra aldatu; beste alde batetik, ez du aurkezteko erarik eta ezin da inprimatu, horregatik nahiko zaila izango litzateke ondo aurkezteko. Baina dena ez da txarra beste pertsonak egitera gonbidatzeko aukera dago, horrela pertsona bat baino gehiago aritu daiteke ipuinean eta behin bukatuta publikatu daiteke eta liburua deskargatzeagatik ordaindu behar duzu. Hona hemen aplikazio honekin sortu duten ipuin bat:
Behin programa ezagututa eta ipuina eredu gisa pixka bat edukita besteen aurrean aurkeztu ditugu, programa desberdinak ezagutzeko helburuarekin. Azkenean ez da berdina ikertzen hastea programa guztiak edo elkar kontatzea, horrela errazagoa da eta adibidez, gure kasuan guk aurkitu ez ditugun programak aurkeztu dituzte, beraz, ez da errepikakorra.
- Wideo: asko gustatu zait denetarik sartu daitekeelako eta gainera mugimendua eta animazioa duelako ez dira lamina hutsak. Baina arazo bat dauka, bakarrik 30s egin ahal direla. Hau da, eratzen ditugun ipuinak bakarrik 30segundukoak, beraz, ez dut uste guk nahi dugunerako erabilgarria denik motzegi geratzen baita.
- Powtoon: jadanik ezagutzen nuen programa da, aurkezpen bat egiteko erabili nuelako. Niri asko gustatzen zait programa hau, uste dut ondo erabiltzerakoan posibilitate asko daudela, ez bakarrik ipuinak. Eratzen dituen bideoak nahiko dibertigarriak eta erakargarriak baitira. Baina nire ustez ipuinak egiteko nahiko eskasa da, aldiz, aurkezpenak egiteko oso ona.
- Storyjumper: ume txikientzat egokia iruditu zait, animazio gabekoa, laminekin eta gainera pertsonaia sinpleak eta eszenatokiak ere. Baina ipuin konplexuagoak eta ume handiagoentzat erakargarriagoak izan beharko litzateke bertan ahotsa eta mugimendua sartuz.
- Goanimate: hau izan da gehien gustatu zaidana orokorrean. Besteak gauza oso positiboak dituzte baina guztia kontuan hartuta uste dut hau dela denak batzen dituena: animazioa dago, pertsonaia zuk era dezakezu, denbora ez dago mugatuta eta gainera eszenatoki aukeratu dezakezu. Nire aburuz gauza bat ez dago ondo, publizitatea bideoaren atzean geratzen dela, ez du asko oztopatzen baina ipuina zikintzen du.
- Picture make book: guztietatik gutxien gustatu zaidana izan da, muga asko zeudelako. Hasteko ipuinak bakarrik hiru orri izan ahal ditu, lau animali daude aukeratzeko eta gainera, 3 eszenatoki, animaliak ez dituen ipuin bat eratzeko ez du balio, eta storyjumper moduan soilik ume txikientzat.
Klasearekin bukatu baino lehen datorren klasean egingo duguna aurkeztu digu, bideoak lantzen hasiko gara. Irakasleak izanda bideoen programak erabiltzen ikasi behar ditugu, eta gainera, konklusio batera heldu gara, bideoaren sorkuntzan umeek dena egin ahal dute, hala nola, bertan parte hartu, jantziak egin, eszenatokia, teknikariak izan... Hori bai aurretik irakasleak plangintza eta helburuak zehaztu behar ditu.
Sarrera honekin bukatzeko, aipatu behar dut oso gustura egon naizela. Ipuinak sortzeko programa berriak ikasi ditut eta klasearen jarrera gustatu zait, partekatu dugu eta horrela errazagoa izan da programa berriak ikasteko. Hurrengo asteazkenera arte!

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina