2015/11/18
Hasteko, klaseko lehenengo eguna zenez elkar aurkeztu eta ezagutu gara, irakaslea baita. Ebaluazio sistema bat akordatu dugu, hori garrantzitsua izango baita guk ia nota guztia jarriko dugulako. Horregatik koherentzia eta heldutasuna izan behar dugu kalifikatzeko.
Aurreko asteetan irakaslea ez genuenez lantxo batzuk egin behar izan ditugu, horietako bat identitate digitalaren araberakoa zen, beraz,gutxi gora behera horrek duen arriskuaz kontziente nintzen, baina klasea eta gero gehiago. Gainera irakasleak izango gara eta erantzukizun handia dugu honetan. Interneten eskegitzen eta egiten dugun ibilbidea positiboa izan daiteke edo negatiboa erabilera txarra ematen badiogu, gure arrastoa eta perfila bertan geratzen eta eratzen delako.
Jarraitzeko, zenbait bideo ikusi ditugu (ikusi bideoen atalean), bat Big Bang datari buruzkoa ez genuelako ondo ulertzen zer zen, eta gainontzekoak identitate digitalari buruz eta internetek gure bizitzan dakarren aldaketak. Hau guztia askotan gure bizitzarako kalte da, horregatik erabilgarritasunari garrantzia eman behar diogu.
Haur hezkuntza ikasten gaudenez guretzat interesgarria da hau guztia nola landu eskolan eta hori pixka bat lantzen hasi gara talde txikietan. Irakasleak dauden arazoez kontziente izan behar dira umeei ez transmititzeko. Betalde, ipuinaren bitartez internet zer den aurkeztu dezakegu eta horrez gain, bertan dauden arriskuaz kontzientziatzen hasi. Jolasak ere erabili daitezke baliabide gisa aurrekoa lantzeko.
Klasearen bigarren atalean mitoekin aritu gara, gizarteak honen inguruan sortzen dituen mitoak. Aurretik bidalitako lantxo batzuetan hau landu genuen baina egia esanda askoz gehiago ulertu dut klasean. Zenbait mito ez nituen ulertzen eta guztion parte hartzearekin ulertzea lortu dut.
Lehenengo momentuan nahiko lotsatuta sentitu naiz, ikaskideen aurrean (batzuk berriak) aurkezterakoan. Gero klasea aurrera joan den momentuan oso eroso sentitu naiz. Kostatu zaigu baina parte hartzen hasi gara eta klasea askoz erakargarriagoa izan da. Ez gaude ohituta klase dinamika hori erabiltzera non edozein momentuan hitz egin dezakegu eta partaidetza beharrezkoa dena, nire ustez horregatik kostatu zaigu hasieran.
Landutako kontzeptuak ez dira berriak izan baina egunez egun jarraitzen nau harritzen. Izan ere, azkenengo asteetan honetaz kontzientzia hartuz sare sozialak albo batera usten hasi naiz. Beldurra da sentitzen dudana jakiterakoan interneten nire bizitza guztia dagoela. Baina gogoekin nago honetan gehiago sakontzeko eta baita nire bizitza profesionalean (umeekin kasu honetan) atal horiek lantzen eta bideratzen.
Besterik gabe, hurrengo saioa arte! Ipuinak landuko ditugu!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina