2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

2. Eguna: Bazen behin...

2015/11/25

Gaur IKT irakasgaiko bigarren saioa izan da. Ipuin digitalarekin jarraitzeko taldeka landuko duguna aurkeztu dugu besteen haurrean, landu nahi ditugun kontzeptuak eta baloreak hain zuzen ere. Klaseko kideek bitartean nola landuko duten gauzak galdetu behar izan ditugu. Dinamika ona iruditu zait, alde batetik, irakaslea ez delako izan hitz egiten duen bakarra eta bestetik, kritikoak izateko gure ikaskideekin. Gainera ipuinean edozein gauza landu ahala dela konturatu naiz, uste dut nahiko metodo ona izan dela guztiok batera ikasteko.

Saioarekin jarraitzeko
denbora eman digu nahi ditugun ipuinak eratzeko programak aurkitzeko, adibidez, guk ondorengoak topatu ditugu; powtoon, storybird, storymaker, batalugu, pinterest, slidestory... Gure ipuina lantzeko story bird aukeratu dugu, baina aurretik beste batzuekin saiatu gara baina akatsen bat zeukan guk sartzeko.

2015(e)ko azaroaren 19(a), osteguna

1. Eguna pentsatutakoa baino hobeagoa

2015/11/18

Hasteko, klaseko lehenengo eguna zenez elkar aurkeztu eta ezagutu gara, irakaslea baita. Ebaluazio sistema bat akordatu dugu, hori garrantzitsua izango baita guk ia nota guztia jarriko dugulako. Horregatik koherentzia eta heldutasuna izan behar dugu kalifikatzeko.




Aurreko asteetan irakaslea ez genuenez lantxo batzuk egin behar izan ditugu, horietako bat identitate digitalaren araberakoa zen, beraz,gutxi gora behera horrek duen arriskuaz kontziente nintzen, baina klasea eta gero gehiago. Gainera irakasleak izango gara eta erantzukizun handia dugu honetan. Interneten eskegitzen eta egiten dugun ibilbidea positiboa izan daiteke edo negatiboa erabilera txarra ematen badiogu, gure arrastoa eta perfila bertan geratzen eta eratzen delako.


Jarraitzeko, zenbait bideo ikusi ditugu (ikusi bideoen atalean), bat Big Bang datari buruzkoa ez genuelako ondo ulertzen zer zen, eta gainontzekoak identitate digitalari buruz eta internetek gure bizitzan dakarren aldaketak. Hau guztia askotan gure bizitzarako kalte da, horregatik erabilgarritasunari garrantzia eman behar diogu.