2015(e)ko abenduaren 9(a), asteazkena

4.Eguna: AGUR, AGUR...

2015/12/9

Klase saio honen hasieran guk sortutako bideoaren azkenengo erretokeak egin ditugu eta aurkepezna egiteko pelikula moduan gorde dugu. Ondoren talde bakoitzak bere bideoaren aurkezpena guztion aurrean eskainu du.
  • 1. Aurkezpena: “GENERO INDARKERIA”RI buruzko bideoa egin dute.  Efektu desberdinak jarri dituzte  erakargarria eginez. Horrez gain,  argazki asko sortu dituzte, abesti eta filma zatiekin tartekatuz.
  • 2. Aurkezpena: “ANOREXIA” zkoa grabazioen bitartez teoria sartu dute efektuak emanez, eta formato polita jarriz.
  • 3. Aurkezpena:OPORRAK izan da bideo honetako gaia bideoak inportatu dituzte. Hasieran ezin zuten bideoa jarri beraz, horrekin ikasi dugu ordenagailu batetik bestera asko aldatzen dela, horregatik kontuz ibili behar da
  • 4. aurkezpena: Gure aurkezpena izan da EGUN BAT ESKOLAN, uste dut nahiko ondo atera dela nahiz eta bideo batetik bestera desberdintasunak egon. Efektuak, audioak, abestiak, bideaok … jarri ditugu gure bideoan.
  • 5. aurkezpena: BIDEZKO MUNDU BATENGATIK, bideo honetan musika eta bideoak sartu dituzte.
  • 6. aurkezpena: KULTUR ANIZTASUNA argazkiak, bideoak eta abestiak konbinatu dute taldekideek.
  • 7. Aurkezpena: URTAROAK. Urtaroak lantzeko bideoak eta argazkiak jarri dituzte eta osotzeko abestiak.
  • 8. Aurkezpena: barregarria izan da, NOLA IKUSTEN DITUGU UMEAK izan da gaia nagusia, besteak bezala bideoak eta argazkiak jarri dituzte baina erakargarriagoa izan da barreguragatik.
  • 9. Aurkezpena: musika, abestia¡k eta bideaok erabili dituzte GABONAK bideoa aurkezteko. Bideo batetik bestera efektuak erabili dituzte.
  • 10. Aurkezpena: DENA MUSU BATEKIN HASI ZEN bideoan argazkiak eta abesti bat jarri dituzte.

Besteen bideoak ikusterakoan konturatu naiz edozein gauza landu daitekela bideoak eginez, ikus daitekeen moduan gai desberdinak bildu ditugu. Horrez gain, uste baino errazagoa da bideoak egitea praktikarekin indartuz doalako. Gainera, nahiz eta zailtasunak izan interneten soluzioak bilatu daitezke.
Bukatzeko besteen aurrean aurkeztea nahiz eta momentu batzuetan desatsegina izan gainontzekoentzat erabilgarria da, horrela efektuak edo beste modu batzuk ikasten ditugulako.
Ikasgaiari bukaera emateko besteen blogak ebaluatu ditugu eta baita irakaslearena ere.
Eta honekin bukaera ematen diogu IKT irakasgaiari. ESKERRIK ASKO eta beste urte batera arte!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina